Urtebetetzeko tarta

Urtebetetzeko tarta berezia.

Urtebetetzeko tarta edo pastela urtebetetze baten ospakizunean kontsumitzen den gozopil bat da. Urtebetetze tarta asko kanpoan glaseatua duten geruza-tartak izaten dira. Normalki, urtebetetzearen adina adierazten duten kandelak jartzen dira gainean, gero putz egiteko. Batzuetan tarta txikiak ere izaten dira, pertsona batentzako cupcakeak kasu. Dekorazio gisa "Zorionak" edo pertsonaren izena ere jarri ohi da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy